XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 DENOK DAUKAGU MAIXUEN ETA GIDARIEN BEHARRA GURE BIZITZAN.

JESUS, GIZON GUZTIEN MAIXU.

BERA DEGU GIDARI

IRAKURRI EZAZU ESKUTITZ HAU: Joan maite: Gaur, egun zoriontsu bat pasa dedalako idazten dizut eskutitz hau, zurekin batera gozatu nahi bai det!.

Egin dedan guztia kontatu nahi dizut.

Ain ondo pasa det...!.

Gaur goizean, mendira joan gera.

Irakasleaz gañera, Ikerék bidea ondo zekian mutil sendo bizardunak, lagundu digu.

Ikastolatik autobusean atera gera, kantari eta parrez.

Txoferrak an eraman gaitu aidean, mendi gallurretik gertuen zegoen errixkara zijoazen errepideetan barrena; gure ametsetako mendi gallurretik gertuen zegoen errixkara, alegia.

Eta bideari oiñez ekin aurretik, Iker`ek ohar batzuk egin dizkigu, obekiago ibil gindezen.

Berak zeramakien bidetxiurretik ez ateratzeko esan zigun, eta eziñean zebiltzenei laguntzeko, alegia.

Eta lengo neguan, mendizale batzuk galdu egin zirala biderik ez zekietelako, esan zigun.

Beste batzueri, lagundu egin behar izan zitzaien, bide arrixkutsuetan sartu ziralako.

Amildegien inguruan, pasatzekoan edo arkaitz batetik bestera saltatzekoan, kontuz ibiltzeko, zion.

Poliki-poliki, bagoatzen mendi gaiñera; ez geunden urruti gaillurretik; gero ta zailtasun gehiago.

Arkaitzak izugarriak ziran eta ondo begiratu behar zan pausoa nun eman.

Iker`ek adierazten zigun aldioro zer egin, arrixkuetatik ies egiteko.

Elkarri laguntzen genion, goruntz bultzaka.

Azkenik, neke askoren ondoren, pozik geunden mendi gallurrean.

Merezi zuen igotzeak.

Ikastolara itzuli giñanean, an genituen gure gurasoek, gure zai.

Iker`i agur esan genion eta eskerrak eman ere bai, ain gidari bikaiña izan zitzaigulako.

Ez ditut sekula aaztuko aren azken itzak:- Mutillak, BIZI-bideetan ibiltzeko, BETI gidari onak billatu.